Otsagabia

Otsagabia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Anduña ibaia herrian zehar
Otsagabia bandera
Bandera

Otsagabia armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaEzka-Zaraitzu
Izen ofiziala Ochagavía / Otsagabia
Alkatea
(2020-2023)
Mikel Aoiz Iriarte
(Otsagabia Kandidatura)
Posta kodea31680
INE kodea31185
Herritarraotsagabiar, otsagiar
Geografia
Koordenatuak42°57′36″N 1°04′14″W / 42.960092°N 1.07049643°W / 42.960092; -1.07049643
Azalera115,03 km²
Garaiera742-2019 metro
Distantzia85,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria490 (2023:  −5)
alt_left 240 (%49)(2019) (%57,3) 281 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Zahartzea[1]% 45,56
Ugalkortasuna[1]‰ 18,87
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 3,85 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 22,00 (2018: %10,79)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)
Webguneawww.ochagavia.com

Otsagabia[4][a] edo Otsagi[b] (zubereraz: Oxagabie)[c] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 85,6 kilometrora. Altuera 742 eta 2019 metro artekoa da, eta 115,03 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 490 biztanle zituen.

Euskal Herriko herri politenetakotzat jotzen da, eta Anduña eta Zatoia ibaien elkargunean dago, Anduñak banatzen duen arren. Muskildako santutegia da nagusi eta Pirinioetako mendien artean pilatzen dira bere kale harriztatuak. Bere alderdirik ezagunena Anduña ibaiaren zeharbidea da, bere zubi ugarien bitartez, eta ospetsuena Ertaroko zubia da. Bere arkitektura zaraitzuar tradizionala da, altuera handikoa izan eta nabarmenagoak dira teilatuak, lau isurialde baitituzte. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.

Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Aldegaña kiñoian, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak otsagabiarrak edo otsagiarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


Developed by StudentB